Udako jaiak 2026

Apurtuarte kluba izango da aurtengo pregolaria Asun

Laura Fontalba Colomo 2026ko uztailaren 16a

Uztailaren 17tik 19ra bitartean, uztaileko hirugarren aste honetan, hainbat jarduerakaz ospatuko dituzte erandioztarrek Asuko jaiak, giro-onagaz gozatzeko asmoagaz helduko dira erandioztarrentzat.

Aurten, pregoilariak Apurtuarte Klubeko kideak izango dira, 100. urteurrena bete baitu taldeak. Hori dela eta, haiek izango dira zapatuan egun osoko egitaraua prestatuko dutenak, adin eta mota guztientzako ekintzakaz. Gauean, Orekka erromeria izango da egunari amaiera borobila emango diona.

Aurreko egunean, barikuan, Zutik elektro- txarangakoak izango dira gaua piztuko dutenak; eta, domekan, berriz, EinGO taldea izango da arrastia animatuko duena, eta Asuko jaiak ixteko ardura izango duena.

Egitaraua:

Uztailak 17, barikua

  • 17:00 Mustxapelketa.
  • 19:00 Kalejira txistulariekaz.
  • 20:00 Sardina dastaketa eta Igel- lehiaketa.
  • 23:00 Zutik elektrotxaranga. Ostean... musika txosnatan!

Uztailak 18, zapatua

  • 10:30 Umeen txapelketa Arteaga zelaian.
  • 11:30 Beteranoen partida Arteaga zelaian.
  • 13:00 Triki poteoa auzoko tabernetatik.
  • 13:00-17:00 Puzgarriak.
  • 14:30 Sukalkia aurkeztu.
  • 15:00 Sukalkia batu.
  • 17:00 Sari-banaketa.
  • 17:30 Euskadiko lur gaineko sokatira txapelketa.
  • 19:45 Apurtuarte, Goi Alde eta Goiherriren arteko senidetzea.
  • 20:00 Goi Alde dantza taldearen emanaldia.
  • 21:30 Burduntziak.
  • 22:30 Txapela Brava.
  • 00:30 Orekka erromeria.
  • Ostean... musika txosnatan!

Uztailak 19, domeka

  • 11:30 Meza eta meza osteko luntxa.
  • 12:30 Goi Alde eta Gorantzaileak taldeen dantzaldia. 15:00 Herri-bazkaria.
  • 17:00 Bingoa.
    18:00 Bezkalostea EinGO taldeagaz.
  • 20:00 Jaien akabua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun