2024ko ekainean, hiru Gasolinoak Erandioko ontziralekutik atera zituzten eta Bilboko Itsasmuseum ingurura eraman zituzten. Helburua ontziak konpontzea eta etorkizunean berriro erabiltzea zen, herriko memoria kolektiboaren parte baitziren.
Industriaren garairik gorenean, Gasolinoa Eskuinaldeko zein Ezkerraldeko langileak euren lantegietara garaiz iristeko ezinbesteko garraioa izan zen. Garraiobide honek tokiko ohiturak eta itsas-sustraiak gogora ekartzen dituzte oraindino. Horregatik, halako bat galtzeak goibeltasuna sortu du erandioztarren artean.
Gaur egun, beste garraiobide batzuk gailendu dira, baina Gasolinoen garrantzi historikoa ez da galdu. Hala ere, halako zerbitzu erregular bakarra geratzen da martxan, Bizkaia Zubiaren ondoan, Getxoko Areeta auzoa eta Portugalete lotzen duena.