Udako jaiak 2026

Asukoek jai txikiak baina herrikoiak bizi dituzte berriz

Laura Fontalba Colomo 2026ko uztailaren 20a

Herri txikia bada ere, giro onegaz elkartu ziren aste-akabu honetan erandioztarrak Asuko jaiak ospatzeko. Mus txapelketa, erromeria, sokatira, puzgarriak... Adin guztientzako jarduerak egin zituzten. 

Bertokoek azaldu zuten moduan, normalean, gutxik batzen dira auzoko jaietan; baina hori ez dute aitzakiatzat hartzen. Azkenean, badakite leku "txikia" izateak ez duela esan nahi haiek txikiak direla; horregatik, gazteenetatik helduenetara bazen dira, urtero euren herria biltzen duen tradizioa ez galtzeko. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun