
Erandioko Gautxoriak elkarteak urte honetako Eureka Domeka! zikloaren programazioa aurkeztu du, beste urte batez, iraileko domekak euskarazko eta formatu txikiko kultur ekitaldiez betetzeko asmoz.
Irailaren 20an, Erraldoi Eguna izango da Erandion, eta erraldoi eta buruhandien konpartsa kalera aterako da eguerdian, 12:30tan Santi Brouard plazatik. Ondoren, herri bazkaria egingo da (tiketak eskatu behar dira 639 838 183 zenbakian), eta arratsaldean Lide Hernando musikariaren kontzertu akustikoa egongo da, 18:30tan Merkatu Zaharrean.
Horrez gain, irailaren 27an Antton Telleria eta Kike Amonarriz umoregileen bakarrizketa banak osatutako “Bikarrizketa” egingo da, 19:30tan Gautxoriak kultur elkartearen lokalean (San Jeronimo 22).