Asuko Errege Portuaren aztarnak gaur egungo Erandion daude, eta kaiaren zati bat oraindino kontserbatzen da. Loiuk, bere aldetik, Asua ibaiaren eta portu horren bidez izan zuen Kantauri itsasoagaz lotura zuzena eta bertatik bideratzen zuen bere merkataritzaren zati bat.
Behe Erdi Aroan, Asuko Errege Portua Bizkaiko ekonomiaren gune estrategikoa izan zen, barnealdean ekoitzitako burdina Kantauri itsasora ateratzeko erabiltzen baitzen. XV. mendean, gainera, portuaren inguruan ontziak eraikitzen ziren, eta Asua eta Martiartu leinuak jarduera horri lotuta egon ziren.
Martiartu, Erandioko leinu nagusietako bat, Asua familiagaz batu zen 1561ean. Asutarrek, berriz, Asua ibaitik igarotzen ziren salgaien merkataritza kontrolatu zuten. Portuaren inguruan dago, halaber, XV. mendean eraikitako Asuko Dorrearen aztarna; haren funtzioetako bat portuko salgaien trafikoa kontrolatzea zen.
XVII. mendean, Loiuko teilategiek, errotek eta bestelako jarduera ekonomikoek ere Asuko portua baliatzen zuten euren produktuak garraiatu eta merkaturatzeko. Hala, portuak Loiu eta Erandio Asua ibaiaren bidez itsas merkataritzaren sare zabalagoagaz lotzen zituen.
Historia hori gogora ekartzeko, Loiuk Itsas Azoka egingo du irailaren 18tik 20ra. Egun horietan, udaletxeko plazan itsaski-taberna jarriko dute, eta Aransotegi plazan elikagai, artisautza eta bestelako postuak egongo dira. Besteak beste, olagarroa, lanpernak, itsas barraskiloak, nekorak eta bestelako itsaskiak dastatu ahal izango dira, ardo zuriz lagunduta
Egitaraua:
Irailak 18, barikua
- 18:00 - Azokaren hasiera
- 18:00 - Doako ohe elastikoen irekiera
- 21:00 - Malas Compañías taldearen kontzertua, Aransotegi plazan
Irailak 19, zapatua, Loiuko I. Marmitako Txapelketa
- 09:00-10:00 - Marmitako txapelketan izena ematea, udal liburutegian
- 11:00 - Auto amerikarren erakusketa, paella-zelaian
- 11:00 - Doako ohe elastikoen irekiera
- 11:30 - Txu-txu trena egun osoan zehar
- 13:30 - DJ Xaibor, udaletxearen ondoan
- 18:30 - Amurrioko Eskolaren dantza-emanaldia, Aransotegi plazan
- 19:30 - Loiuko I. Marmitako Txapelketaren sari-banaketa, Aransotegi plazan
- 20:00 - Dama-jokoa
- 22:00 - DJa
Oharra: Marmitako txapelketako bazkaria frontoian izango da. Sariak sailkapen orokorrean eta sari lokaletan banatuko dituzte.
Irailak 20, domeka
- 11:00 - Martxa solidarioa, 1,5 kilometrokoa, paella-zelaian
- 11:00 - Doako ohe elastikoen irekiera
- 13:00 - Joxepa kalez kale, lau tabernetatik; hasiera Hotel Loiun
- 15:00 - The Blue Medusa taldearen kontzertua, udaletxearen ondoan
- 18:00 - Daniel Ross magoaren ikuskizuna, umeentzako gunean, Aransotegi plazan
- 19:00 - Mariachi Imperial