DASTA!ren bigarren esperientzia gaztazaleentzat izango da

Laura Fontalba Colomo

'DASTA! Zapore berriak ezagutu' ekimenaren bigarren esperientzia gazta-dastaketa izango da.

Udaleko Gazteria Sailak DASTA! Zapore berriak ezagutu ekimenaren bigarren esperientzia antolatu du: bi gazta-dastaketa, urriaren 9an Astrabudun, eta urriaren 23an Altzagan, 19:00etatik 20:30era.

Ekimenaren helburua gazta mota desberdinak ezagutu, dastatu eta euren arteko desberdintasunak antzematea izango da.

Gazteei zuzendutako jarduera da, eta Erandion erroldatutako 15 eta 35 urte bitarteko pertsonek izango dute lehentasuna, baina Udaletik gazte guztiak izena ematera animatu dituzte, esteka honen bidez.

DASTA!ren lehengo esperientzia 

Joan den aste-akabuan, Astrabudun izan zen ere DASTA!ren lehenengo esperientzia: txokolate-dastaketa, zapore berriak ezagutzeko helburuagaz.

Txokolatezaleek oraindino bizi ahal dute esperientzia hori Altzagan, hilaren 25ean, arrastiko 19:00etan, estekaren bidez izena emanez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun