Aste-akabu honetan, magia eramango dute berriro Erandioko hiru auzoetara. Aitziber Oliban alkateak azaldu duenez, jaialdia duela hamar urte Udalak kultur eskaintza dibertsifikatzeko egindako apustuaren barruan sortu zen.
Helburu horregaz, jaialdiaren bereizgarritasuna magia kaleetara eramatea da: ikuskizunak plazetan eta kaleetan egiten dituzte, umeentzako tailerrak eskaintzen dituzte eta Magipoteoa ere antolatzen dute, magoek taberna eta terrazetako jendea ustekabean harrapatzeko asmoz.
Aurtengo edizioan, jaialdiaren 10. urteurrena ospatzeko, 11 mago batu dituzte: Miguel Muñoz, 2018an Munduko Magia Txapelketako sari nagusia eskuratu zuena Agua lanagaz, malabareak eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizunagaz; Lola Mento, 2024ko Espainiako Magia Txapelketako lehen saria eskuratu zuena; Juan Paños, Max Verdie eta Eriz, besteak beste. Javi Benitez izango da ikuskizuna aurkezteaz eta zenbakiei bidea emateaz arduratuko dena.
Egitaraua:
Erandiogoikoa
Irailak 25, barikua
- 18:00etan, Balbiren Por arte de encantamiento, Euskadi plazan; doan.
Altzaga
Irailak 26, zapatua
- 11:30ean magia-tailerra Balbigaz Merkatu Zaharrean
- 13:00etan Magipoteoa/kaleko magia Rubik, Balbi eta Erizegaz
- 20:00etan gala nagusia Merkatu Zaharrean, Juan Paños, Miguel Muñoz, Lola Mento, Max Verdié eta Erizegaz. Gala 4 eurokoa da.
Astrabudua
Irailak 27, domeka
- 11:30ean magia-tailerra Tor eta Txoborrogaz
- 13:00etan Luigi Ludusen Cantando bajo la magia, Josu Murueta Kultur Etxean
- 18:00etan La magia de un trotamundos.