Joan den zapatuan, hilak 26, Trabudu Dantzari Taldeak bosgarrenez antzeztu zuen XIX. mendeko euskal ezkontza tradizional bat. Beste behin, ehunka lagun bildu ziren Erandioko Astrabudua auzoko kaleak jai-giroz bete zituen ospakizunaz gozatzeko. Trabuduko kideek herria batzen duten horrelako ekitaldiak antolatzen jarraitzeko asmoa adierazi zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!