Egitaraua

Erandioko Kantaguneak bere 25. urteurrena ospatuko du bihar

Ander Zarraga

Erandioko Kantanguneak egitarau oparoa antolatu du biharko, hilak 17.

Erandioko Kantangunea Kantuzaleen Elkarteak egun berezia prestatu du biharko bere 25. urteurrena dela eta, herriko beste talde batzuek lagunduta. Egunean zehar, kantuek eta bertsoek beteko dituzte Altzaga auzoko kaleak, beti bezala, "euskara herriko kaleetara ateratzeko eta gure hizkuntza eta kulturari presentzia emateko" helburuagaz, elkarteko kideek adierazi dutenez.

Egitaraua:

Urriak 17, zapatua

  • 12:00 Kalejira.
  • 12:30 Tradiciones Andinas + Honduras Etxea.
  • 13:00 Buruhandiak.
  • 13:15 Mendibaiarte + Erandioko Abesbatza + Musika Eskolako abesbatza.
  • 13:45 Musika eskolako korda taldea.
  • 14:15 Goi-Alde + Trabudu + Uztargi + Hogar Extremeño + Erandioko Kantagunea + Astrabudua Kantetan.
  • 15:00 Herri bazkaria.
  • 17:00 Bertso saio laburra.
  • 17:20 Benta Zaharreko Mutiko Alaiak.
  • 19:30 Herri erromeria: Goi-Alde + Trabudu + Uztargi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun