Zortzi taldek hartuko dute Merkatu Zaharra VI. Track 1 Fest jaialdian

Laura Fontalba Colomo

Gaur eta bihar zortzi talde arituko dira Altzagako Merkatu Zaharrean. © TRACK 1

Aste-akabu honetan, azaroaren 6an eta 7an, bi eguneko doako rock-jaialdia egingo dute Altzagako Merkatu Zaharrean: Track 1 Fest jaialdia. Track 1 Kultur Elkarteak antolatuko du.

Jaialdiaren helburua zuzeneko musika eta rockaren eszena sustatzea izango da, tokiko eta inguruko taldeei jotzeko espazioa eskainiz. Hori dela eta, zortzi talde iragarri dituzte, horien artean, inguruan ezaguna den Romoko Bandazo taldea.

Kontzertuez gain, aurreko edizioetan bezala, zapatuan, bi jarduera egingo dituzte: 13:00etan, bateria-jotzaileen topaketa, eta 15:00etan, herri-alubiada. Horrela, aurten ere, jaialdiak musika-programazioa eta herri-giroa uztartzearen aldeko apustuari eutsiko dio.

Egitaraua:

Azaroak 6, barikua

  • 18:00 Vaultage.
  • 19:30 Turbofuckers.
  • 21:30 Putakaska.
  • 23:30 Negra Calavera.

Azaroak 7, zapatua

  • 18:00 Bandazo.
  • 19:30 Kagando Melodias.
  • 21:30 Deklibe.
  • 23:30 MCD / Monjas Carmelitas Descalzas.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun