2026/11/29 19:00 - 21:00

Antzerkia

'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' antzezlana aurkeztuko dute Altzagan

'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' antzezlana aurkeztuko dute Altzagan
Merkatu Zaharra, Erandio

Azaroaren 29an, 19:00etan, Tanttaka konpainiaren eskutik, Altzagako Merkatu Zaharrak Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? antzezlana hartuko du. Lagundutako bakardadeari buruzko tragikomedia honetan, Mireia Gabilondok, Aitziber Garmendiak eta Telmo Iruretak parte hartuko dute. Depresioa, adimen-urritasuna, garuneko paralisia eta adimen artifiziala uztartzen dituen istorioak lau pertsonaiaren bizitzak gurutzatuko ditu. Euren sekretuak eta etsipenak ezagutu barik, elkar ezagutzea izango da bizitzan gertatuko zaien gauzarik onena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun