Luz, micro y puntoren eskutik, "On, el funambulista" itzalen antzerki analogikoa eta artisaua da, gaztelaniaz, narrazio-hizkuntzatzat proiektatutako irudia eta zuzeneko musika erabiltzen dituena. On bere itzala duen pertsonaia da, soinu-paisaiak aurkitzen eta ustekabeko gorabeheratan lagun egingo dioguna. Bere barnera bidaia dezakegu eta bere oreka bilatzen lagundu. Argiz eta itzalez beteriko bidaia bihotzetik ateratzen diren zuzeneko melodiez lagundua. Txoko goxo bat da, titiritero, musikari eta ikusleek itzalak baino zerbait gehiago partekatzen duten lekua. Sarrera 5 eurotan egongo da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!