Otsailari dagokionez, 7an, Tom Donald Trio jazz hirukotea igoko da oholtzara eta 14an Lüiyoung & The Maha Beach Connection rock taldea izango da protagonista. Zikloa Suggia Piano Triok itxiko du, "Vientos del Báltico. Copenhague–Hamburgo" goiburua duen egitaraua aurkeztuta.
Emanaldi bakoitzean, pertsona baten gidaritzapean, musikatik ibilbidea egitea proposatzen du ekimenak, Getxoko Kultur Etxeak azaldu duenez. Kontzertuak larunbatero egingo dira, 19:30ean, zentroko areto nagusian.
Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da eta ziklo osoaren abonuarena 25 eurokoa. Musika Eskolako ikasleentzat merkeago izango da, 3 euro eta 15 euro, hurrenez hurren.