Eusko Jaurlaritzak bultzatutako iniziatiba honen helburua, transmisio-prozesu bati arretarik eman ezin dioten enpresak itxi behar ez izatea eta jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua ez galtzea da. Orain arte, udalerriko 40 bat enpresek zerbitzu horren inguruan interesa adierazi dute. Getxo izan da ekimen hau aurrera eraman duen lehenengo udalerrietako bat, baina aurten Bizkaia osora zabaltzea aurreikusita dago.