Txorimalo gaztetxearen urteurrena prestatzen dabiltza jada

Iker Rincon Moreno 2015ko urt. 22a, 08:00

2006ko apirilaren 11an okupatu zuten Txorimalo gaztetxeak bederatzi urte beteko ditu aurten. Data horren inguruan hainbat ekitaldi izango dira Getxon eta Algortan. Bada, urteurrena behar bezala prestatzeko, biltzen hasi dira jada. Barikuro batzar irekiak egingo dituzte Txorimalon bertan, 16:30ean.

Aurreratu dutenez, aurrekoetan ez bezala, ospakizunak ez dira bost egunez luzatuko; lau egunez baizik. Gainera, zapatuko bazkaria bertsolari ezagunekaz egin gura dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun