Urtean gehienez 3.000 euroko laguntza emango zaio eskatzaile bakoitzari; baina eskatutako kontzeptuen artean ostatuarena balego, laguntza 4.500 eurokoa igo ahal izango da.
Diru-laguntza hauen eskatzaileek Udaleko Gizarte Langileegaz aurretik adostutako arreta pertsonalizaturen batean parte hartu beharko dute. Izan ere, laguntzek aparteko izaera dute eta egoera zehatz batzuk hobetzeko tresnak dira. Hala, eskatzaileek ezin izango dute eduki ondasun higiezinik %100eko jabetzan, eta laguntzaren modalitate bakoitzean ezarritako baldintza espezifikoak bete beharko dituzte.
Urtero bezala, Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek laguntza hauen onuradunen jarraipena egingo dute, aurreikusitako helburuetara egokitu direla egiaztatzeko. Aipatu laguntzak justifikatzeko ordainagiriak edota fakturak aurkeztu beharko dira. Hori egin ezean, laguntzak itzuli beharko dira.