Kale mozketa Romoko Aurrezki Kutxa kalean

Iker Rincon Moreno 2015ko urt. 25a, 09:00

Bihar, urtarrilak 26, Aurrezki Kutxa kaleko zati bat itxiko dute Romo Kultur Etxeko obretako aldamioak kentzeko. Zirkulazio etetea 08:00etan hasiko da Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian eta hustuketa lan horiek amaitutakoan irekiko da kalea berriro. Ondorioz, obrek ibilgailuen zirkulazioan izango dute eragina, eta horregatik gidariek beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte ibiltzeko, hala nola, Ezekiel Agirre edo Lope de Vega. Oinez doazen auzotarrentzat, berriz, bidea zabalik egongo da kale tarte horretan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun