Alfonen askatasuna eskatuko dute asteburuan Getxon

Iker Rincon Moreno 2015ko urt. 23a, 16:36

Mobilizazioak deitzeko kartela

Alfonso Fernandez Ortega “Alfon” Vallecasko (Madril) gaztearen askatasuna eskatzeko bi elkarretaratze deitu ditu Getxoko Asanblada Antifaxistak asteburu honetarako. Lehenengo deialdia gaurko jarri dute, barikuagaz, Areetako Xake plazan, 19:00etan. Bigarrena, berriz, zapatuan izango da Algortako Telletxe plazan, 20:00etan.

Madrilgo Auzitegiak 4 urteko espetxe zigorra eskatu du Alfonso Fernandez Ortega “Alfon” Vallecasko gaztearentzat, 2012ko azaroaren 14ko greba orokorrean lehergailuak gainean zeramatzala egotzita. Getxoko Asanblada Antifaxistak jakinarazi duenez, “inoiz ez dute aurkitu Alfonen hatz-markarik lehergailu horietan”. Horrez gain, gazte madrildarra isolamendu egoeran dagoela salatu dute getxoztarrek; hala, “epaiketa politikoak eta muntai polizialak” salatzeko mobilizatzera deitu dute Getxoko antifaxistek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun