Algortako Gazte Asanbladak (AGA) iragarri duenez, 20:00etatik aurrera, photocall-a, mozorro txapelketa eta karaokea egongo dira. Horrez gainera, bi orduz "garagardo kupela doan" izango da. Eta mozorrotuta doazenentzat "txupitoa" ere debalde.
Bestalde, AGAk ezagutzera eman du jada noiz ospatuko duten Txorimalo gaztetxearen bederatzigarren urteurrena. Ekitaldiak apirilaren 8tik 11ra izango dira eta, besteak beste, zapatuko eguyn handiko bazkarira bertsolariak eraman nahi dituzte. Urtemuga behar bezala prestatzeko biltzen hasi dira neska-mutilak. Barikuro egiten dabiltza batzar irekiak, 16:30ean, Txorimalon.