Baina, aurkezpen-berbez eta 35. urteurreneko jardueren berri emateaz gain, beste hainbat kontu egongo dira bertaratutakoen gozamenerako. Besteak beste, aho-gozagarria, bertsoak, musika eta kantak agindu ditu ALBEk.
Algortako Bertsolari Eskola berbagai, 1980. urtean sortu zen gaur ALBE izenez ezagutzen duguna, Trino Azkoitia eta Andoni Iriondoren eskutik. Bertsolaritzaz gozatzeko talde natural gisa sortu zen. Gaur egun, urtean 50 ekitaldi inguru antolatzen ditu Getxon zein eskualdean: tartean, balkoitik balkoirakoa, Abra sariketa, festetako saioak… Ekimen berrien artean, Azebarri elkartea sortzea bultzatu dute.
Bertso Eguna
Halandabe, zapatuko (hilak 31) zita buruan ere badaukate Algortako eta Uribe Kostako bertsozaleek. Egun horretan ospatuko baitu Bertso Eguna Euskal Herriko Bertsozale elkarteak, Donostian. Gainera, aspaldiko partez, Algortatik bertsozaleen jaialdi handira joateko autobusa edukiko dute aurten tokikoek. Horren gaineko informazioa Bizkaiko Bertsozale Elkarteari eska dakioke, 657 794 734 telefono zenbakira deituta.
Bertso Eguneko eskaintzari dagokionez, 12:00etan emango diote hasiera jardunaldiari Donostiako Alde Zaharrean. Ekitaldi nagusia, baina, Kursaal-ean egingo dute, 18:00etatik aurrera. Gauerako, afaria eta festa antolatu dituzte 21:00etarako, Manteo kiroldegian.