Biak ala biak 18:30ean hasiko dira, Algortako Aldai Patronatuan, eta bi orduz luzatuko dira. Lehenengoan Maite Berriozabal arituko da hizlari moduan; bigarrenean, berriz, Asier Ibaigarriaga.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Gai-jartzailetza eta Epailetza ikastaro laburrak antolatu ditu otsailaren 5erako eta 12rako, hurrenez hurren. Ikastaroak doakoak izango dira, eta interesatuek izena eman beharko dute horiek hasi baino bi egun lehenago bizkaia@bertsozale.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz edota 946 812 711 telefono zenbakira deituz.
Biak ala biak 18:30ean hasiko dira, Algortako Aldai Patronatuan, eta bi orduz luzatuko dira. Lehenengoan Maite Berriozabal arituko da hizlari moduan; bigarrenean, berriz, Asier Ibaigarriaga.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!