Getxoko eskaintza turistikoa Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren “Euskadi-Basque Country” izeneko erakustokian aurkeztuko dute. Erakustokiak Bilboren eta Bizkaiaren erakargarri turistikoak biltzen ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren Turismorako eta Kanpo Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiak koordinatuta. “Bilbao”, “Euskal mendi eta haranak” eta “Euskal Kostaldea” turismo-marken izenpean agertu dira erakusmahaietan. Horietan, Getxoko informazio turistikoa eskainiko dute, besteak beste.
Getxok udalerria sustatzeko informazio-liburuxka jasotzen duten txosten turistikoak eskainiko ditu. Kolorez egindako 24 orrialdetako liburuxka da, hainbat gai hartzen dituena: natura, monumentuak, kalitatea, kultura eta kirola.
“Euskadi-Basque Country” erakustokia beste bi hiriburuetako eskaintzek osatzen dute, “Arabako Errioxa”-k eta EAEri buruzko informazio orokorrak.
Bihar, eguenean, Getxoko sektore pribatuko profesionalak eta Udal Turismo Bulegoko teknikariak, erakustokian bertan, Bidaia-Agentzia Elkarteen Munduko III. Biltzarraren aurkezpenean izango dira. Ekitaldian Itziar Epalza Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak parte hartuko du.