Tailerrak Algortako Karitate kaleko 1 zenbakian dagoen Aldai Patronatuan izango dira, astelehenetan arrastiko 18:30etik 20:30era, Juanra Muela irakaslearen gidaritzapean. Matrikula 120 eurokoa da; ohi den legez, Berbalagun eta Bizarra Lepoaneko kide izanda, merkeagoa: 90 eurokoa.