Atxiloketak asteartean burutu zituzten, Algortako etxebizitza batean. Ertzaintzak bezperan identifikatu zituen 37 eta 46 urteko gizonezkoak. Aurkeztutako Lituaniako pasaporteak susmopean zituzten poliziek, segurtasun-markarik ez baitzeukaten. Hala, dokumentuak erretiratu eta ikerketarako bideratu zuten. Ondorioz, perituek baieztatu zuten nortasun agiriak faltsuak zirela.
Bi atxilotuak epailearen esku jarri zituzten atzo Getxon. Bien bitartean, Ertzaintza, Interpolen bitartez, atxilotuak identifikatzeko lanetan dihardu, bestelako delituren batean ere parte hartu ote duten argitzeko.