Bihar, martitzena, “Hazibideak” guraso eta hezitzaile euskaldunentzat bideratutako hitzaldia eta mahai-ingurua egingo dute, 17:30etik aurrera, Algortako Zabala ikastetxeko liburutegian.
Otsailaren 7an, berriz, 6 eta 10 urte arteko umeek, gurasoakaz batera, “Algorta, abenturako espazioa” deituriko tailerra egingo dute,11:00etatik aurrera, Aldai patronatuan. Bertan, haurren perspektibatik begiratuko diote Algortari, eta herria birdeskubrituko dute ikaskuntza eta abenturarako esparru gisa. Hala, abentura jolas bat egingo dute, leku arriskutsuak edo “puntu beltzak” identifikatzeko eta espazio publikoari buruz hausnartzeko.