Ernai gazte antolakundearen eta LAB sindikatuaren arteko lankidetzaren emaitza da aipatu lana; eta horretan, gazteek lan munduan dituzten eskubideak jaso dituzte.
Gazteontzako Lan Eskubideen Gida kaleratu berrian, lan merkatura sartu aurretik eman beharreko pausoetatik hasita lan-kontratua amaitzen den artekoak azaltzen dira, baita kontratu mota desberdinak eta hitzarmen kolektiboak ere.