Udalak dioenez, aipatutako ezkiak handiegiak omen dira kalearen neurrietara egokitzeko; era berean, horien sustraiak espaloiak altxatzen hasi dira. Hori dela eta, Udalak erabaki du horiek botatzea eta beste espezie batzuetako bost zuhaitz berri landatzea, kalearen ezaugarriakaz bat datozen tamainakoak.
Zirkulazio aldaketak
Hiru ezkiak botatzeko eta bost zuhaitz berriak landatzeko lanak egunez egingo dituzte. Hala, gaur eta bihar, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara itxiko dute Telletxerako sarbidea Trinitate kaletik; hori dela eta, Telletxe kaleak, Andikoetxe eta Algortako etorbidearen artean, norabide bikoitza izango du egun horietan.