Getxoko Udalak jakinarazi duenez, baliteke 8:00ak aldera eroritako tximistak eragindako txinpartaren bat izatea leherketaren arrazoia. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta Suhiltzaileak tokira bertaratu dira. Azkenengoek gas hornidura eten dute kanpotik eta berehala amatatu dituzte sugarrak. Instalazioak arakatu ostean, 8:30ean, auzokideak beren etxeetara bueltatu dira.
Naturgaseko teknikariak bertaratu dira egoera aztertzeko.