Ekitaldia Galeako pasealekuan dagoen “Oroimenaren liburua” izeneko eskulturaren ondoan egin zuten, bosgarren urtez. Bertan, txistulariek Agur Jaunak interpretatu ostean, minutu bateko isilunea eta lore-eskaintza egin zuten.
Sare Antifaxista taldeak, bere aldetik, salatu du Getxoko Udalak “beste behin ere” ez duela gonbidatu inolako Euskal Herriko oroimen historikorako erakunderik. Halaber, deitoratu du ez duela 2007ko Memoria Historikoaren Legea betetzen, “ezta Gasteizko parlamentuko ebazpenak ere”.