Kaltetutako etxebizitzaren jabeak ostatu batera bideratu zituen Getxoko Udalak.
Zapatuan goizeko 5:30ak aldera sute bat izan zen Itzubaltzeta / Romoko Amalloa kaleko 10. atalondoan. Horren eraginez, etxea hustu behar izan zuten. Hala ere, ezbeharrak ez zuen zauriturik eragin eta sugarrek bigarren pisuko etxebizitzako gela bat bakarrik kaltetu zuten.
Kaltetutako etxebizitzaren jabeak ostatu batera bideratu zituen Getxoko Udalak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!