Eguraldi txarra eginez gero, zuhaitz landaketa otsailaren 21era aldatuko dutela jakinarazi dute.
Aurretiaz ere egin bezala, zapatu honetan Azkorriko hondartzaren atzean dagoen jatorrizko basoa berreskuratzeko beste jardunaldi bat egingo dute Lurralde Zati Planaren aurkako asanbladako eta Tosu Betirako taldeko lagunek. Hitzordua goizeko 9:45ean jarri dute, Bidezabalgo metro geltokiaren parean. Gura duenak parte hartu ahalko du. Horretarako, interesatuek bihar arte, eguenaz, edukiko dute izena emateko aukera. Ondoko helbide elektronikora mezua bidali beharko dute: kekous@gmail.com
Eguraldi txarra eginez gero, zuhaitz landaketa otsailaren 21era aldatuko dutela jakinarazi dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!