Hasieran, 5 urterako emango dira errentan; denbora hori igaro ostean, sustatzaileek egiaztatu beharko dute errentariak etxebizitza edukitzeko baldintzak betetzen jarraitzen duen edo ez. Hala bada, errentamenduak 10 urte gehiago iraungo du. Baldintzak bete ezean, errentamendu-kontratu berri bat egin beharko da, baldintzak beteta itxaron zerrendan dagoen hurrengo pertsonagaz.
Baldintzak
Promozio horretako etxebizitza bat eskuratzeko honako baldintzak bete beharko dira: aipatutako epearen barruan izena ematea Etxebiden edo Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoan; etxerik ez izatea; Getxon erroldatuta egotea, gutxienez etengabeko 3 urteko antzinatasunaz edo 5 urtekoaz, aldizka, 10 urtean; eta gehienezko eta gutxienezko diru-sarreren Eusko Jaurlaritzaren arautegia betetzea (3.000 eta 39.000 euro artekoak).