Gaur 34 urte bete dira Joxe Arregi zizurkildarra torturen ondorioz hil zela; horrenbestez, urtero torturaren aurkako mezuak zabaldu ohi dira otsailaren 13an Euskal Herri osoan zehar. Hori horrela, gaur, arrastiko 6etan “Voces: detencion y tortura en el Pais Vasco” dokumentala proiektatuko dute Algortako Abian kultur elkartean. Halaber, tortura pairatu duten bi lagunek euren lekukotasunak kontatuko dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!