Garbitzaileen greba Getxon

Getxoko garbitzaileek astebeteko epea eman diote enpresari negoziatzeko

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 13a, 16:41

Getxoko garbitzaileek astebete eman diote Cespari lan-hitzarmenaren inguruan eztabaidatzeko eta langileek salatutako arazoak konpontzeko. Hori bete ezean, greba egingo dutela ohartarazi dute.

Udalerriko Herri Zerbitzuetako ABEE-ko langileen soldatak 2012tik daude izoztuta; gainera, erretiroengatik langile kopurua murriztu egin dela eta lan karga areagotu egin dela salatu dute. Izan ere, azaldu dutenez, lehen baino zerbitzu gehiago hartzen ditu esleipen berriak, eta horrek langileen lan-karga handitzea, soldatak murriztea eta lanaldi partzialeko langileei lanorduak kentzea ekarri du.

Patronala hurrengo astean bilduko da eurekaz, sindikatuek baieztatu dutenez; hala ere, ez dute datarik zehaztu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun