Gizonezko bat atxilotu dute Getxon baimendutako alkohol-maila laukoizteagatik

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 17a, 15:58

Getxoko Udaltzaingoak gidari bat atxilotu zuen joan den zapatuan, hilak 14, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita; baimendutako alkohol-maila lau aldiz gainditzen zuen, polizia iturrien arabera.

Atxiloketa arratsaldeko 7ak aldera jazo zen, udaltzainak Andra Mari auzoan gertatutako bi kotxeren arteko istripua argitzera joan zirenean. Inplikatutako bi gidariei alkoholaren proba egin ostean, horietako batek 0,88 miligramo litroko maila eman zuen, baimendutakoaren laukoitza. Hori dela eta, segurtasunaren aurkako delitu batengatik atxilotu zuten. Bigarren gidariak ere baimendutako alkohol-maila gainditu zuen, 0,58 miligramo litroko emaitzagaz, baimendutakoaren bikoitza baino gehiago. Bada, salaketa administratiboa jarri zioten.

Istripuan ez zen zauriturik egon, baina suhiltzaileen lana beharrezkoa izan zen bidea garbitzeko; izan ere, ibilgailuek isuritako likidoek ibilgaitz utzi zuten errepidea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun