2015/03/03 19:00etan
Martxoaren 3an “Getxo parte hartzaile baterantz” jardunaldia antolatu dugu Udala zabaltzeko dinamiken baitan. Mezu honen bidez, etortzera animatu nahi zaituztegu, zuok barik ez dagoelako parte hartzerik. Hizlari bikainak izango ditugu, Axier Jaka (Donostiako Udaleko parte hartze zinegotzia) eta Nicola Foroni (mundu osoan zehar hainbat partaidetza prozesuetan parte hartu duena), eta eurekin ere Getxon izandako esperientziak konpartituko ditugu. Beraz, Martxoaren 3an, -arratsaldeko 19:00etan- Villamonteko kultur etxera erdu eta parte hartu!!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!