Nola eraikitzen da ume txikien sexualitatea? Zelan bideratzen dute plazera? Galdera horien inguruan berba egingo du Agurtzane Ormatza sexologoak, martxoaren 10ean.
Halaber, neska-mutil txikiek sexu-identitatea nola eraikitzen duten ere azalduko du. Horrez gainera, umeei zelan lagundu eta umearen sexualitatea garatzen errazteko gurasoek eta hezitzaileek zer egin dezaketen izango du berbabide Agurtzane Ormatzak.