Diru-laguntzak eskatzeko hainbat baldintza bete beharko dira: pertsona fisikoak edo dirua irabazteko asmorik gabeko erakundea izatea eta egoitza soziala udalerrian egotea. Halaber, emakumeen parte-hartzea bideratzen duten eta Getxoko gizonen eta emakumeen berdintasuna bultzatzen duten proiektuak izan behar dute, lehen esan bezala. Gainera, elkarte edo fundazio izaera duten erakundeek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda eduki behar dute.
Laguntzak honako jardueretarako jaso ahal izango dira: elkartearen funtzionamendu arruntagaz lotutako ekintzetarako; emakumeen elkartearen ohiko programetarako; indarkeriaren prebentziora bideratutako jardueretarako, bereziki, gazteei zuzendutakoetarako; aukera berdintasunez kontzientzia hartzeko egiten diren jardueretarako; estereotipoak eta genero rolak gainditzeko ekintzetarako; emakumeen egoera eta lekua eremu guztietan hobetzeko egiten diren jardueretarako; orokorrean emakumeen parte-hartze politiko eta soziala sustatzera bideratutako jardueretarako, bereziki emakume gazte edota migratuena; eta oro har, Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren jarduera eremuaren barruan dauden proiektu guztietarako.