Jatorria kontutan hartuta, bisitarien %45 Espainiar Estatutik etorritakoak ziren, batez ere Madril eta Kataluniatik. Atzerritik etorritako turistak bisitari guztien %22 izan ziren. Kasu horretan, gehienak Frantzia, Alemania eta Erresuma Batutik etorritakoak ziren. Oporraldiz oporraldi, Aste Santuan 2.155 turistari eman zieten arreta, eta udan, berriz, 22.022 turista eta bisitariri.
Erreserba-zentroaren Zerbitzuak, “Getxo 2014” izeneko programak, 1.750 bezerori eskaini zien arreta, 2013an baino %90 gehiagori. Zerbitzu horiek eskaintzen dituzten enpresen fakturazio orokorra 35.108,47 eurokoa izan zen, 2013an baino %11 gehiago.