Aipatutako lana Augustin Zubikarai bekaren idatzi zuen Kamiok. Andoaingo idazle gaztearen lehenengo eleberria dugu. "Orube abandonatuak" liburuak hiru istorio txirikordatzen ditu, oso garai desberdinetakoak; 70 urteko aldea dago batetik bestera. Baina hirurek gauza pare bat dute amankomunean: hiru protagonista nagusiek bakardadea sufritzen dute eta orube berberean bizi dira.
Idatzitako gainontzeko lanen artean, Kamiok "Beste norbaiten zapatak" ipuin-liburua kaleratu zuen 2012an, Igartza bekaren laguntzaz idatzia.