Garazi Kamioren solasaldia gaur Algortan

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 19a, 18:05

Uribe Kostako Irakurzaleen Txo­koak (UKITX) Garazi Ka­mio idazle andoaindarra gon­bidatu du gaur "Orube aban­donatuak" bere liburuari buruz ber­ba egin dezan. Solasaldia 19:30ean izango da Algortako kultur etxean, Villamonte kalean.

Aipatutako lana Au­gustin Zubikarai bekaren idatzi zu­en Kamiok. Andoaingo idazle gaz­tearen lehenengo eleberria dugu. "Oru­be abandonatuak" liburuak hiru is­torio txirikordatzen ditu, oso garai des­ber­dinetakoak; 70 urteko aldea dago batetik bestera. Baina hirurek gauza pare bat dute amankomunean: hiru protagonista nagusiek bakardadea su­­fritzen eta orube berberean bizi di­ra. Idatzitako gainontzeko lanen ar­tean, Kamiok Beste norbaiten zapatak ipuin-liburua kaleratu zuen 2012an, Igartza bekaren laguntzaz idatzia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun