Euskal Mendizaleen Gala hartuko du Fadurak bihar

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 19a, 19:45

Bihar, hilak 20, Euskal Men­dizaleen 19. Gala ospatu­ko dute Algortako Fadura kiroldegian. Algortako Etorkizuna mendi-talde his­torikoak antolatuta; ekitaldiak Eus­kal Mendi­zale Federazioaren urteroko topaketa zein "Pyrenaica" aldizkariaren 32. sariak hartuko ditu, arrastiko 7:00etatik aurrera.

Gala hasteko, Ondarreta Abes­ba­tzak ongi etorria emango die ber­taratutakoei, Imanol Landa Getxoko alkateak, Joseba Ugal­de Federazioko lehenda­kariak eta Al­berto Gomez Etor­kizunako presi­denteak irekiera ekitaldia protagonizatu aurretik.

Ondoren, aldizkariaren sariak ba­na­tuko ditu Antonio Ortega "Pyre­na­ica"-ko zuzendariak. Besteak beste ho­nako kategoriak sarituko ditu: ar­gazkigintza, mendi-artikulua, emaku­­meen bloga eta aldizkariaren la­guna. Ez dira sari bakarrak izango, Mendizaletasunaren Galak 2014an lan berezia egin duten kirolari, per­tso­na eta era­kundeen ahalegina ere es­kertuko baitu. Gala amaitzeko bidean, Fredi Paya bertsolari algortarrak abes­tuko du, eta, segidan, "Sati" film poloniarra proiek­tatuko dute, Polo­niako Kul­tur Institutuari esker. Bar­tlomiej Swi­derskik zuzendutako film laburrak Hi­malayako Shisha Pangma mendian hil zen Piotr Morawskiren bizitza kontatzen du. Zintak Alpi­nis­moko Film Onenaren saria lortu zuen abenduan, Mendi Film Festival-en. "Sati" nahigabearen irudikapen gordina da, eta altitude handiko alpinismoaren ondoriorik latzenak ezagutarazten dizkigu. Alpinista poloniar oso ezagunaren esentzia pizten badu ere, "Sati"-k alargunean jartzen du arreta: haren senarraren heriotzaren osteko suntsipena; haren hausnarketak elkarregaz zuten bizitzaren gainean; haren etorkizunarekiko itxaropenak eta beldurrak.

Bukaera Berantzagi dantza taldeak emango du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun