Bizkaiko popularren idazkari nagusia ere bada Ruiz, 2014az geroztik. Ahaldun nagusia izateko PPren hautagaiak 44 urte ditu, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna da. PPren bozeramailea izan zen Erandion, 12 urtez; ostean, 2011tik Getxoko Udalean zinegotzia da; eta orain, Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkatuko du Alderdi Popularra.