Zinegoak Bilboko Gay, Lesbo, Trans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdia helduko da Getxora otsailaren 22an eta 25ean. Bertan, Getxo Hedapena atalerako hautatutako 15 film laburrak aurkeztuko dituzte. Lehenengo saioa domekan, hilak 22, izango da, Algortako Gauegun gaztelekuan, 18:00etan. Bertan zortzi pelikula proiektatuko dituzte: “Deflated” (drama-komedia), “Boygame” (komedia), “Doce de Goiabada” (drama), “Prinsesa” (drama-komedia), “Ella” (drama), “Tomorrow” (komedia), “En eftermiddag” (drama) eta “Vetrarmorgun” (drama).
Eguaztenerako, otsailak 25, hitzordua 20:00etan jarri dute, Algortako kultur etxean, eta zazpi emanaldi aurreikusi dituzte: “O.V.O.” (drama), “Whats your sign?” (komedia), “Boygame” (komedia), “Pepper” (drama-komedia), “Pelucas” (komedia), “Hacia una primavera rosa” (dokumentala) eta “Trunk” (komedia).
Emanaldietarako sarrera doakoa izango da. Film labur guztiak jatorrizko bertsioan azpitituluakaz proiektatuko dituzte, euskaraz edo gaztelaniaz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.