Felix Betanzos getxoztarrak 100 urte bete ditu

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 23a, 15:40

Felix Betanzos getxoztarra bisitatu dute gaur bere 100. urteurrena dela eta. © Getxoko Udala.

Felix Betanzos Valle Getxoko auzokideak 100 urte bete berri ditu; hori dela eta, Imanol Landa Getxoko alkateak, Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Foru Aldundiko hainbat ordezkarik hura bisitatu dute gaur, bere Getxoko etxean. Seme bi, bost iloba eta beste bost biloba ditu Felix Betanzosek. Orain dela ia 20 urte udalerriko auzokidea denak ilusio handiz ospatu du urtebetetzea bere familiagaz. Alkateak Aixerrota garaikurra eta lore sorta bat oparitu dizkio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun