Getxoko Tosu estrata ondoan eraiki baina oraindik erabilerarik eman ez dioten Ibarbengoako metro geltoki ondoko aparkalekuaren kontrako protestek ez dute etenik. Joan den zapatuan, hilak 21, Algortako metro geltokian “No al pelotazo de Ibarbengoa. PNV diruzale” leloa zuen pintada handi bat agertu zen. Metroko arduradunak laster jarri ziren martxan eta Bilboko noranzko bidea itxi zuten graffitia ezabatzeko. Horren eraginez, hainbat erabiltzailek zerbitzuaz kexatu egin ziren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!