Ekimena irauten duen bost egunetan zehar, erakundeetako ordezkariek eta hainbat arlotako profesionalek parte-hartzaileakaz eztabaidatu eta euren sektoreetan jasotako esperientziak elkartrukatuko dituzte. Gainera, Getxoko bertoko proiektuen eta udalerrian ikasteko izan daitezkeen kanpoko ekimenen inguruan ere arituko dira.
Jorratuko dituzten gaiak ondorengoak izango dira: “Getxoko ekonomia sustapenerako planteamendu estrategikoa”, “Gizarte-berrikuntza eta enpresa”, “Enpresen garapena kirolaren teknologia eta industriaren esparruan”, “Sormenaren eta kulturaren industriak ekonomiaren eragile bezala” eta “Ongizatea eta turismo kulturalaren enpresa-boterea”.
Jardunaldi horiek aipatutako esparruetan lan egin nahi duten udalerriko ekintzaileei edota dagoeneko lanean dabiltzatenei zuzenduta daude. Jardunaldiak 09:00etatik 14:00etara izango dira, Areetako Ogoño kaleko 1. zenbakian dagoen Getxo Elkartegian.