Etxebizitzak errenta sozialean jartzeko programa jarriko martxan Getxon

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 25a, 12:45

Hutsik dauden etxebizitzen alokairua sustatzeko programa jarriko dute martxan Getxon, “Zabaldu zure etxea. Irabazi segurua” lelopean, Eusko Jaurlaritzaren Alokabide sozietate publikoagaz. Gauzak horrela, informaziorako erakusmahaiak jarriko dituzte, udalerrian hutsik dauden etxebizitzak alokatu daitezen, bi programaren bitartez: Bizigune eta ASAP. Gaur, hilak 25, Areetako Xake plazan egongo dira; bihar, berriz, Algortako Telletxe plazan. Bertan, kanpainaren berri emango dute 10:00etatik 20:00etara, eta jabeak konbentzitzen saiatuko dira. Hurrengo egunean, hilak 27, barikua, Alokabideko teknikariek etxebizitzak errentan eman nahi dituzten jabeak hartuko dituzte Areetako Getxo Elkartegian. Getxon 2.007 lagunek eskatzen dute errentako etxebizitza bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun