Azaltzen dutenez, EH Bilduk Getxoko Udalera sartu zenetik izan duen lehentasunetariko bat herritarren parte-hartzea sustatzea izan da. Horrez gainera, parte-hartzeak hainbeste muga zituela ikusita “Udala zabaltzeko unea da” dinamika abiarazi zuten iaz.
Gonbidatuetako bat, Nicola Foroni, italiarra da sortzez, 20 urtegaz Nikaraguara bidaiatu zuen kooperante aritzeko eta lanbide-eskola batean irakasle ibili zen hasieran. Laster, ordea, El Salvadorretik iritsitako errefuxiatuakaz hasi zen lanean: proiektuen kudeaketan laguntzen zien. Gero, Nikaragua utzi eta El Salvadorrera jo zuen. Bertan, Fastras fundazioagaz hasi zen lanean, herrialdeko komunitateakaz elkarlanean gizarte-gaietan eragiteko. Gerra amaitzean, CIAZO fundazioaren zuzendari izendatu eta UNESCOgaz elkarlanean jardun zuen, bake-hezkuntzaren inguruan. Azken 15 urteetan Euskal Herria du bizileku, eta freelance 4 kontinentetan zehar ibili da eraldatzeko prozesuen bideratzaile-lanetan.