Korrika 19

Korrika txarribodan abestuko du bihar Xabi Payak, Loiun

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 26a, 19:50

Ekimenaren kartela.

Bihar, barikua, Loiuko Lauroeta auzoan egingo duten txarribodan bertsolariak izango dira plater nagusia, urtero legez. Gaueko 9:00etatik aurrera, txerrikien bertso-afariaz gozatzeko aukera izango da Aurregoiti jatetxean. Afari legea beteta, bertso-saioan ibiliko dira Xabi Paya eta Arkaitz Estiballes Algorta eta Galdakaoko bertsolariak. Gaiak Iñaki Beitia "Arbildu"-k jarriko ditu. Ekimena Korrikagaz lotu dute antolatzaileek, Arbildua jai batzordeko kideek.

Txerriki afarirako sarrerak 26 euro balio du. Tokia erreserbatzeko, honako telefonoetara dei daiteke: 649 497 147 (Iñaki), 944 533 786 (Juantxu) eta 944 532 440 (Aurregoiti).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun